ARALARKO MENDILERROA

Mendilerro maitea

Aralar Mendilerroa 208 km2 zabalekoa da, Nafarroak eta Gipuzkoak partekaturik. Nafarroako iparmendebaldean mota askotako paisaiak mendigune karstikoaren lapiaz, ibar itxi, leize eta osinak bareagoak diren kolore anitzeko pagadi eta larreekin tartekatzen ditu.

Aralarrera bi bidetatik etor zaitezke: iparretik, Lekunberritik, Iribastik edo Astitzetik, eta hegotik, Uharte-Arakiletik. Nafarroako Pirinioetako toki honek irudi ahaztezinak eskaintzen ditu urte osoan zehar, baita bere magia gozatzeko aukera asko ere: zailtasun maila ezberdinetako bideak, behatoki naturaletara igoera atseginak, antzinako bizimoduen lekukoak diren dolmenak, Aralarreko barrenera hurbiltzen gaituzten leizeak…

Aralarreko Mendilerroaren gailurretara igoerak mendizaleak liluratzen ditu, ibilbidean zehar hariztiak, pagadiak eta lapiazak tartekatzen direlako. Aralarreko gailurrik aipagarrienak hauexek izanen dira: Irumugarrieta (1431 m.), Balerdi (1197 m.), Txindoki (1346 m.), Putxerri (1299 m.), Tutturre (1281 m.).

elurra san-migel