Astitzko Aterpetxea

60 ohe, 6 logela, jantokia, erabilpen anitzeko gela, aisialdirako zonaldea

60 ohe

6 logela bi eraikuntzetan

Logela guztiek argipen naturala eta berogailu zentrala dauzkate. Beheko izararen erabilpenaz gain burukoa eta bere fundaren erabilpena tarifetan sartuta daude. Era berean, horrela nahi duenak manta dohainik erabil dezake.

Guregana datorren taldea bakoitza logela berean eta beste talderekin nahastu gabe egon dadin ahalegintzen dugu.

Habitaciones del albergue de Astitz

Taberna eta Jatetxea

Aterpetxean lo egiten baduzu ez ezik, bestelakoan ere, paregabeko giroan gure etxeko sukaldaritzaz gozatu ahal izanen duzu.

Astitzko Aterpetxean taberna eta jatetxea daude, aterpean lo egiten duten bezeroentzat, hala nola eguna pasatzera datozen bisitarientzat. Gure zurezko jantokitik Larraungo mendi liluragarriak ikus ditzakezu, prezio merkeetan menu goxoak gozatzeko toki zoragarria izanik. Jatetxean bazkaldu edota afaldu nahi baduzu, batez ere asteburuetan, aldez aurretik erreserba egitea aholkatzen dizugu.

jatetxea jantoki

Erabilpen anitzeko gela

Gure bisitariek ikus-entzunezko bitartekoak dauzkan erabilpen anitzeko gela erabil dezakete. Txikienentzat hauxe da mahai-jolasekin disfrutatzeko leku ezin hobea.

sala  atea

Aisialdirako gunea.

Txirrista, kolunpioak, pilotalekua eta belardi ederra.

Astitzko Aterpetxearen kanpoaldean haurren gozameneko kulunkak daude, baita haur eta nagusien olgarako pilotalekua ere (plaza libre delako modalitatea). Jantokitik kulunkak nahiz pilotalekua ikusten direnez, aterpera bazkaltzera datozen taldeetako guraso askok lehendabizi haurrei bazkaria emateko eskatzen digute; horrela geroago beren haurrek kanpoan jolasean arituko diren bitartean, gurasoek bazkari zein bazkalosteko patsadatsua gozatuko dituzte.