IZADIA BIZIRIK

Larraun bailara. Mila aukera.

Astitzko Aterpetxea Astitzko Kontzejuan dago, alegia, Larraungo udalerrian. Leku pribilegiatu honetan Aralar Mendilerroa kokatzen da (Komunitatearendako Leku Interesgarria izendatua).

Larraun bailara

Larraun Euskal Herriko bihotz geografiko eta historikoan dago, naturaren magiaz inguraturik, eta bere aberastasun paisajistikoak (zeinak goi-mendia, lur karstikoak eta nekazal guneak elkartzen dituen) urtero milaka bisitari erakartzen ditu.

mendia

Hemengo altxorren artean azpimarra ditzakegu, besteak beste, Ertzilla ibaiaren iturbura (Iribaseko Kontzejuan), zeinak aukera ludiko-didaktiko anitz eskeintzen dituen.

iribas

Abentura

Beigorri Parke Aventura, Lekunberri dagoen parke honetan gure trebetasuna erakutsi behar dugu zuhaitzez zuhaitzeko ibilbidea osatuz, adarrik jo gabe.

  OLYMPUS DIGITAL CAMERA  OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Mendukilo lezeak

Aralar, definizioz, eremu karstiko bat da non kobazulo eta lezeak ugari diren. Hauen artean, nahitanahiez, Mendukilo izeneko lezea aipatu behar dugu, Astitzen bertan dagoena eta gaur egun turisten bisitendako egokituta dagoena.

mend2   mend5

 mend1

Plazaolako Natur Bidea

Meategiko trenaren antzinako trenbidea gaur egun gozamen turistikorako berreskuratua da (oinez edo txirringaz), eta Lekunberri (Nafarroa) eta Andoain (Gipuzkoa) herriak lotzen ditu.

viaverdeplazaola.org

viaverde3

viaverde

viaverde2