ESKOLA PROGRAMAK

1999. urtean Astitzko Aterpetxea kudeatzen hasi ginenetik haur, gazte, eta ikasleei zuzendutako eginbeharretan eskarmentu handia hartu dugu. Izan ere, eskola, ikastola eta elkarte ezberdinetako milaka ikaslek urtero bisitatzen gaituzte, besteak beste: Zizur Txikiko San Fermin (Nafarroa); Lizarrako Remontival Heziketa Zentroa (Nafarroa); Tolosako Hirukide Jesuitinen Ikastetxea (Gipuzkoa); Gasteizko Olabide Ikastola (Araba), etabar.
Ikasle horiek guztiek baita beste askok ere pedagogia eta dibertimendua bateratzen dituzten jarduera-egitarauak disfrutatzen dituzte: “Aralar gozatuz”, “Baserri maitea”, “Gure arbasoen bizimodua ezagutuz”…
Astitzko Aterpetxeak 2008. urtean SICTED Turismo Kalitatearekiko Konpromisoaren Ziurtagiria eskuratu zuen, eta harez geroztik urtero kalitatearekiko gure konpromisoa berresten dugu, aipatutako ziurtagiria atxikituta.
Hau dena gure begirale taldeari, eta oro har, aterpetxeko lan taldeari esker posiblea da; horrela gure bisitariek Astitzko Aterpetxeko instalakuntzez gain, Izadian garatutako jarduera-egitarauez gozatzeko aukera daukate. Pedagogo profesional eta konpetentziadunek zuzentzen eta dinamizatzen dituzten programa guztiak.

astitz

ASTEBURUETAKO PROGRAMAK

Astitzko aterpetxeak antolatutako jarduera-egitarauak asteburuetan ere disfruta ditzakezu. Programa hauek moldagarriak direnez, datozen taldeen gogoari egokitzen dizkiogu.
Bisitarien adinaren arabera (nagusiak edota haurrak) gure begiraleen zaintza 24 ordukoa izan daiteke, ala bestela, jarduerak burutzen diren bitarteko zaintza soilik.
Naturaz blai asteburua pasatzeko aukera ezberdinei eta tarifei buruz galdetu ahal diguzu konfidantza osoz.