HERRIAK ETA OHITURAK

Izena eta izana.

Larraungo udalean 1200 biztanle bizi dira, udala osatzen duten 16 kontzejuetan banaturik: Albiasu, Astitz, Azpirotz, Baraibar, Errazkin, Etxarri-Larraun, Gorriti, Iribas, Lezaeta, Madotz, Mugiro, Oderitz eta Uitzi.

Gure ohiturak

Historikoki eskualdeko jarduera nagusiak nekazaritza, abeltzaintza eta artzaintza izan dira, eta gaur egun bere aberastasun kulturala bisitariekin partekatzen ahalegintzen du. Horrela, Lekunberri eta Leitza auzo udalerriekin batera, Larraungo udalak Plazaola Turismo Partzuergoaren bultzatzailetako bat da.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA IMG_8158

Herriak

Haran ezkutuetan kokaturik gure herri txikiek beraien betiko xarma bere horretan atxikitzen dute. Euskaldunontzat baserriak izaera eta esanahi bereziak ditu: indarra, galantasuna eta garbitasuna, gure eraikin tradizional honen ezagurriak. Harria eta egurra, baserriaren osagaiak, gure bailaren nortasunaren adierazpideak.

errazkin

sanjuanada

Herri kirolak

Larraunen eta bere inguruan lurrari lotutako lanek ez ezik, arbasoen elezaharrek ere, hemengo jendearen gogoan eta oroimenean biziriki jarraitzen dute.

perurena

aizkolariak

pilotaria

fest1

Astitzko jaiak

Urtero uztailean, Santiagoren festibitatearekin batera Astitzko festak ospatzen ditugu. Oso egun berezia da eta herriko auzokideok eta kanpotik etorritako bisitariak Astitzko aterpetxean antolatzen dugun afarian mahaia eta afalostekoa partekatzen ditugu; geroago: dantza eta parrandako gaupasa.

fest 2

OLYMPUS DIGITAL CAMERA