Astitzko aterpea
Uitziko barnetegia

Partekatzea

Ez gara hotel bat, ezta beharrik ere. Partekatzea gustatzen zaigu, bizitza elkarbizitza bihurturik askoz aberasgarriagoa baita.

Ama lurra

Gure bailarek beraien nortasuna atxikitzen dute. Ama Lurra maitatuz eta errespetatuz bizi gara, gurekin bat eginen baduzu, oso ongi etorria izanen zara.

Hainbat gauza egiteko

Plazaolako Bide Berdea, Mendukiloko leizeak, Peru-Harri, Aralarreko mendilerroa, eta askoz gehiago…, ba al zatoz?

... eta gure jarduerak

Aktiboa baldin bazara, antolatzen ditugun jardueretan apunta zaitez!
BERRIAK atalean adi ibili!

2017ko udan: Uitziko Zirko Udalekuaren saio berriak!

1. txanda: uztailaren 17tik 23 arte.

2. txanda: uztailaren 24tik 30 arte.


BERRIAK

GURE IRADOKIZUNAK