GR20: Aralarko Itzulia

GR20, “Aralarko Itzulia”, mendi magaleko zailtasun erdiko ibilbide zirkularra da. Ibilbidea osatzen duten 85 kilometroak 6 etapetan egin ahal ditugu, eta etapa hauen buruan Aralar Mendilerroaren magalean dauden herri guztiak zeharkatuko ditugu. Hauetako batean Astitz herria zeharkatuko dugu.

Ibilbide oso kulturala da, izan ere, hainbat herri ikusteaz gain, aintzinako baseliz, errota, burdindegi, dolmen eta iturburuetara ere hurbilduko gara. GR honek GR12rekin (“Euskal Herriko ibilbidea”) lotura egiteko aukera ematen digu, baita GR21ekin (“Bide Ignaciano” delakoa) ere. Gainera, Plazaolako 10 PRekin “Larraungo bideak”  ere lotura egin dezakegu.

Informazio gehiago nahi baduzu, Nafarroako Mendi Federazioaren web orrialdea ikus dezakezu.