Ezkurdi: Erlauntzaren Museoa

Oso aintzinetik gizakiari erleen portaera eta lanaren ikerketa interesatzen zaio. Gaur egun erle meliferoak oso interesgarriak dira, eztiaren eta erlauntzaren beste produktuen ekoizpenagatik ez ezik, polinizatzaile ordezkaezin gisa ere. Horrela, bioaniztasunean eta gure ekosistemen garapen egokian laguntzen dute.

Ultzama bailaran dago Ezkurdi izeneko etxea, non bisitariak etxeko jabeen eskutik eginen duen bisitaren bitartez erleen mundu zoragarria eta erlezaintzaren artea ezagutzeko aukera izango duen.

Bisita honetan modu ludiko eta pedagogikoan erleen bizimodua, erlezaintzaileen lana, eta eztiaren erauzketa eta ontziratze prozesuak azalduko dizkizute. Modu etnografikoagoz azalduko dizute ere zein izan den denboran zehar gizakiaren harremana eztiarekin eta argizariarekin. Ezti dastaketa ere egingo duzu.

Hauxe da kontaktatzeko telefono zenbakia: Isabel Telleria 948306619