Olentzeroa Astitzen

Abenduaren 24a hurbiltzen zaigunean, Aterpetxera bisitan etortzen zaizkigun haurrekin eta beraien familiekin Astitz inguruko baso barrenean sartzen gara urtero, eta bertan bizi diren izaki mitologikoen laguntzaz Olentzeroaren bila abiatzen gara. Festa hunkigarri hau aurten zein asteburutan ospatuko dugun zehazki jakin nahi baduzu, eta zure familiarekin etorri nahi baduzu, Astitzko Aterpearekin kontaktatu besterik ez duzu egin behar.