Kontaktua

Gurekin kontaktatu, pozik hartuko zaitugu.

Gurera etorri:

UITZIko BARNETEGIA
Santa Engrazia z/g,
31877 – UITZI (LARRAUN) – NAFARROA

 

… deitu:

 948504185

… edo bestela

aterpeak@aterpeak.com

Kokapena

Uitzi Larraun bailarako herri txiki bat da. 150 biztanle inguru izanik, Lekunberritik lau kilometrotara besterik ez dago, eta hona etor daiteke Lekunberri eta Leitza lotzen dituen errepidez, baita Leitzarango autobidez (A-15), “Gorriti-Uitzi” agertzen den irteeratik abiatuta. Aipatutako autobidez datozen autobusei “Gorriti-Uitzi” izeneko irteera ez hartzeko aholkatzen diegu, baizik eta Lekunberriko irteera (Irurtzunetik datozenek) edota Leitzako irteera (Gipuzkoatik datozenek), izan ere, Gorrititik Uitzira distantzia laburragoa den arren, errepide horren trazatua autobusendako oso ezerosoa izanen da.

Mediterraneo eta kantauri isurialdeen arteko erdibideak Uitzi zeharkatzen du, eta ondare natural, historiko, kultural eta paisajistiko oso garrantzitsuak dauzkan gunea da. Ondorioz, Ingurumen Heziketarako eta izadian jarduerak garatzeko toki paregabea da.