INGURUNEA


Uitziko kontzejua

Leku miresgarria.

Orixenea, Uitziko Barnetegia, Uitziko Kontzejuan dago, alegia, Larraungo udalerrian. Leku pribilegiatu honetan Aralar Mendilerroa kokatzen da. Larraun Euskal Herriko bihotz geografiko eta historikoan dago, naturaren magiaz inguraturik, eta bere aberastasun paisajistikoak (zeinak goi-mendia, lur karstikoak eta nekazal guneak elkartzen dituen) urtero milaka bisitari erakartzen ditu.

Larraun bailara

Hemengo altxorren artean azpimarra ditzakegu, besteak beste, Ertzilla ibaiaren iturbura (Iribaseko Kontzejuan), zeinak aukera ludiko-didaktiko anitz eskeintzen dituen. Aralar, definizioz, eremu karstiko bat da non kobazulo eta lezeak ugari diren.

 iribas

San Miguel in Excelsis Santutegiaren bisita: Artxueta mendiaren gailurraren ondoan altxaturik, erromatar aurreko santutegi honek mila urte baino gehiago dauzka. Santutegiaren barnean dagoen erretaula europar esmaltaketaren lanik nagusietarikotzat jotzen da.

Peru-Harri

Peru-Harriren bisita, Iñaki Perurena harrijasotzaileak harriari eskeinitako eszenatokia. Iñaki Perurena berak gidaturik eszenatoki hau ezagutzen dugu, non herri-kirolaren jatorria, baserriko antzinako bizimodua eta euskararen historia elkarlotzen diren. Orixeneatik Peru-Harrira pagadi liluragarria zeharkatuz eta ordu eta erdiko ibilaldi atsegina burutu ostean irits gaitezke.

peruharri

Plazaolako Natur Bidea

Plazaolako Natur Bidea, meategiko trenaren antzinako trenbidea gaur egun gozamen turistikorako berreskuratua da (ibiliz edo txirringaz), eta Lekunberri (Nafarroa) eta Andoain (Gipuzkoa) herriak lotzen ditu.

Informazio gehiago: viaverdeplazaola.org

Imagen 3

Abentura

Beigorri Parque Aventura, Lekunberri dagoen parke honetan gure trebetasuna erakutsi behar dugu zuhaitzez zuhaitzeko ibilbidea osatuz, adarrik jo gabe.

DSC_0291 (2)  DSC_0264 (2)


Inguruak eskeintzen dituen aukerei buruzko informazio gehiago nahi baduzu…

hauxe da zure atala: gure PROPOSAMENAK