Uitziko Barnetegia. ORIXENEA

Orixeneak 60 ohe dauzka 4 logeletan banaturik.

Orixenea

Uitziko Barnetegiak, aintzinako herriko eskola zena, Nikolas Ormaetxea, Orixe euskal idazleari (1888-1961) zor dio bere izena (Orixenea). Nikolas Ormaetxea, Orixe Orexan (Gipuzkoan) jaio zen, baina bere amak ezin izan zuen hiru seme jaio berrien ardura hartu eta Nikolas Uitzira eraman zuen.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Orixeneak 60 ohe dauzka 4 logeletan banaturik. Logela guztiek argipen naturala eta berogailu zentrala dauzkate. Beheko izararen erabilpenaz gain burukoa eta bere fundaren erabilpena tarifetan sartuta daude. Era berean, horrela nahi duenak manta dohainik erabil dezake.

Erabilpen anitzeko gela

Beste aldetik, gure bisitariek ikus-entzunezko bitartekoak dauzkan erabilpen anitzeko gela erabil dezakete.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Irakurketa gela

Aipatutako gela beheko solairuan dago, aldiz, lehengo solairuan irakurtzeko gela eta aktibitateen gela (non txikienek mahai-jolasekin primeran pasatzen duten) daude.

irakurketagela

Sukaldea eta jantokia

Orixenea, Uitziko Barnetegiak, sukalde industriala eta 60 lagunendako jantokia badauzka. Sukaldea erabiltzeko eskubidearekin Barnetegi osoa alokatzen duten lagunek sukaldea erabateko askatasunez erabil dezakete; sukalde hau bikainki ekipamenduta dago eta badauzka baxera osoa eta elektrogailu beharrezko guztiak: mikrouhinetako labea, freidora, plater-garbigailua, kafetera, hozkailua, etabar.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA  

Kulunkak eta frontoia

Orixenearen kanpoaldean, eta Uitziko elizaren ondoan, haurren gozameneko kulunkak daude, baita haur eta nagusien olgarako pilotalekua ere (plaza libre delako modalitatea), beren osotasunean herri euskaldun eder honen irudi zoragarria eskainiz.

columpios