Eskola programak

Astitzko Aterpetxean bezalaxe, gure begirale profesionalek antolatzen, koordinatzen eta zuzentzen dituzte Orixenea bisitatzen duten ikasleek gozatzen dituzten jolas, tailer eta jarduera guztiak. Horrela, zentzuzko lan filosofia eta norabide pedagogiko bateratua aterpetxe bietan lortzen dugu.

Astitzko Aterpetxean gure esperientziak bultzaturik, gure konpetentziak Orixeneara zabaltzen erabaki genuenetik, ikasle talde askok bisitatu gaitu eta beraiekin konpartitu ditugu denbora, lekua, ideiak eta esperientziak. Adibide gisa aiptzen ditugu Aravacako Escuela Waldorf (Madrid); Berriozarko Los Sauces Ikastetxe Publikoaren Guraso Elkartea (Nafarroa); Zarutzko La Salle Ikastetxea (Gipuzkoa), Galdakaoko Eguzkibegi Ikastola (Bizkaia), eta beste guztiak, zeinekin oroitzapen goxo eta alaia izanen dugun.

Hauek guztiek Orixenearen jardueren egitaruak gozatu dituzte, non alde ludikoa eta pedagogikoa bateratzen ditugun: “Uitziko arnasa eta jolasa”, “Gure arbasoen bizimodua ezagutuz”, etabar.

Beste aldetik, 2011ko uztailetik aurrera erronka berri bati eusten diogu, Caja Rural de Navarrarekin elkarlanean En Marcha izeneko programaren barruan udalekuak antolatuz (honi dagokion informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu Berriak atala).

Asteburu programak

Orixeneak, Uitziko barnetegia, antolatutako jarduera-egitarauak asteburuetan ere disfruta ditzakezu. Programa hauek moldagarriak direnez, datozen taldeen gogoari egokitzen dizkiogu.

Bisitarien adinaren arabera (nagusiak edota haurrak) gure begiraleen zaintza 24 ordukoa izan daiteke, ala bestela, jarduerak burutzen diren bitarteko zaintza soilik.

Naturaz blai asteburua pasatzeko aukera ezberdinei eta tarifei buruz galdetu ahal diguzu konfidantza osoz.