INGURUA


Herriak eta ohiturak

Izena eta izana.

Larraungo udalean 1200 biztanle bizi dira.

Udala osatzen duten 16 kontzejuak hauexek dira: Albiasu, Astitz, Azpirotz, Baraibar, Errazkin, Etxarri-Larraun, Gorriti, Iribas, Lezaeta, Madotz, Mugiro, Oderitz eta Uitzi.

Tradizioa

Historikoki eskualdeko jarduera nagusiak nekazaritza, abeltzaintza eta artzaintza izan dira, eta gaur egun bere aberastasun kulturala bisitariekin partekatzen ahalegintzen du. Horrela, Lekunberri eta Leitza auzo udalerriekin batera, Larraungo udalak Plazaola Partzuergo turistikoaren bultzatzailetako bat da.

DSC_1563

Larraunen eta bere inguruan lurrari lotutako lanek ez ezik, arbasoen elezaharrek ere, hemengo jendearen gogoan eta oroimenean biziriki jarraitzen dute.

DSCF0158

Herriak

Haran ezkutuetan kokaturik gure herri txikiek beraien betiko xarma bere horretan atxikitzen dute. Euskaldunontzat baserriak izaera eta esanahi bereziak ditu: indarra, galantasuna eta garbitasuna, gure eraikin tradizional honen ezagurriak. Harria eta egurra, baserriaren osagaiak, gure bailaren nortasunaren adierazpideak.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Herri kirolak

Lana kirol bihurtuta. Herri kirolaren jatorria gure bailarei estuki loturik izan behar da. Mieltxo Saralegi eta Iñaki Perurena harrijasotzaileak, Galarza eskupilotari mitikoa, edota Bengoetxea eta Barriola gaurko pelotariak gure herrietan herri kirolarekiko dugun sena eta gogoaren adibide handiak dira.

hk1 OLYMPUS DIGITAL CAMERA

uitz1Gure jaiak

Urtarrilean, Epifaniaren festaren hurrengo asteburuan Uitziko ihauterietan mozorrotzen gara. Era berean, Santa Engraziaren ospakizunaren (apirilaern 16an) hurrengo (ala aurreko) igandean Santa Engraziaren baselizan urteko erromeria ospatzen dugu. Eta ezin dugu ahaztu irailaren 29an, Mikel Deunaren ospakizunarekin batera Uitziko herriko festetan elkartzen garela.

Uitzi2


Inguruak eskeintzen dituen aukerei buruzko informazio gehiago nahi baduzu…

hauxe da zure atala: gure  PROPOSAMENAK