INGURUNEA
IZADIA BIZIRIK
Larraun bailara. Mila aukera.
Astitzko Aterpetxea Astitzko Kontzejuan dago, alegia, Larraungo udalerrian. Leku pribilegiatu honetan Aralar Mendilerroa kokatzen da (Komunitatearendako Leku Interesgarria izendatua).
Larraun bailara
Larraun Euskal Herriko bihotz geografiko eta historikoan dago, naturaren magiaz inguraturik, eta bere aberastasun paisajistikoak (zeinak goi-mendia, lur karstikoak eta nekazal guneak elkartzen dituen) urtero milaka bisitari erakartzen ditu.
Hemengo altxorren artean azpimarra ditzakegu, besteak beste, Ertzilla ibaiaren iturbura (Iribaseko Kontzejuan), zeinak aukera ludiko-didaktiko anitz eskeintzen dituen.
Abentura
Beigorri Parke Aventura, Lekunberri dagoen parke honetan gure trebetasuna erakutsi behar dugu zuhaitzez zuhaitzeko ibilbidea osatuz, adarrik jo gabe.
Mendukilo lezeak
Aralar, definizioz, eremu karstiko bat da non kobazulo eta lezeak ugari diren. Hauen artean, nahitanahiez, Mendukilo izeneko lezea aipatu behar dugu, Astitzen bertan dagoena eta gaur egun turisten bisitendako egokituta dagoena.