Astitzko aterpea
Uitziko barnetegia

Partekatzea

Ez gara hotel bat, ezta beharrik ere. Partekatzea gustatzen zaigu, bizitza elkarbizitza bihurturik askoz aberasgarriagoa baita.

Ama lurra

Gure bailarek beraien nortasuna atxikitzen dute. Ama Lurra maitatuz eta errespetatuz bizi gara, gurekin bat eginen baduzu, oso ongi etorria izanen zara.

Hainbat gauza egiteko

Plazaolako Bide Berdea, Mendukiloko leizeak, Peru-Harri, Aralarreko mendilerroa, eta askoz gehiago…, ba al zatoz?

... eta gure jarduerak

Aktiboa baldin bazara, antolatzen ditugun jardueretan apunta zaitez!
BERRIAK atalean adi ibili!

2019ko udan: Zirko Udalekua berriro Uitzin!

uztailaren 22tik 28 arte.

 

 

BERRIAK

21. Korrika Uitzin!

ARGIA IKASTOLAko ikasleek Uitziko Barnetegian kanpaldian zeudelarik Korrikako lekukoa eraman zuten, Astitzko Aterpetxearen kilometroan... Bideoa ikusteko klikatu hemen (5. minututik aurrera).

20 urte Astitzko Aterpetxean, ospatzera goaz!

2019. urte honetan Astitzko Aterpetxean 20 urte betetzen ditugu, beraz, musika ona, janari eta edari ona, eta batez ere, lagunik onenekin ospatzeko bi festa antolatu ditugu. Hortaz, zuetako batzuekin urtarrilaren 26an (larunbata) eta beste batzuekin otsailaren 2an...

GURE IRADOKIZUNAK