2019. urte honetan Astitzko Aterpetxean 20 urte betetzen ditugu, beraz, musika ona, janari eta edari ona, eta batez ere, lagunik onenekin ospatzeko bi festa antolatu ditugu. Hortaz, zuetako batzuekin urtarrilaren 26an (larunbata) eta beste batzuekin otsailaren 2an (larunbata) elkartuko gara, bakoitzak nahiago duen dataren arabera.

55 €uroko ordainketaren barne hauxe dago: bazkaria, larunbateko kontzertu guztiak, pintxo-afaria, eta igandeko gosaria/hamaiketakoa. Bi festetan joko duten talde guztien bideoa ikusteko, hemen klika dezakezue.

Zuek lo-sakua, dutxako oihala edo toaila, eta festa disfrutatzeko gogoa besterik ez duzue ekarri behar, oso laster arte!