Zuekin guztiekin Mendukilo leizera joan gara, Peru-Harri ezagutzeko basoa zeharkatu dugu, Aterpetxearen festa barra gainean ospatu dugu, txirringaz Plazaolako Bide Berdean aritu gara, Beigorri Parke Abenturaren zuhaitzetara igo gara, Lacturaleko esnea dastatu dugu, Potxin eta Patxinen malabareekin liluratu gara, Larraun ibaian arraun aritu gara, trapezioz zintzilikatu gara, Galtzagorrien herrixka bisitatu dugu, Fermin Balentziarekin abestu dugu, oilasko hegalak eta limoizko krema gozatu ditugu… barre, dantza eta parranda elkarrekin egin dugu; baina orain Astitzko Aterpetxea eta Uitziko Barnetegia agurtzeko unea iritsi zaigu, eta urte hauetan guztietan zehar bidearen zati zoragarri hau gurekin egin izana bihotz-bihotzez eskertu nahi dizuegu; mila esker eta aurrera bolie!